Behind blue eyes // Tell me how close we are to a riot

Ia-ia ustekabean, mutil batzuk eta neska hirukote bat elkartzen hasi ginen ostiral eta larunbatean, igandeetan eta aste barruko arratsalderen batean. Iturribide kalean biltzen ginen eta Fikarantz igotzen ginen. Arratsaldeak tabernetan ematen genituen, Rammsteinen, Kortaturen eta halako taldeen bideoklipak ikusten eta kalean edaten, baita euripean ere.

Apurka-apurka jende asko ezagutu genuen; Manero beti Elvis Presley kantatzen, Las Ruedaseko neskak, Fikerren kuadrilla, gaztetxeetan jotzen zuten taldeetako jendea, gaztetxeetan ere debutatu baitzuten nire kuadrillako baten batzuek, gerora Kagadero taldea osatuko zutenek; talde hark kontzertu bi bakarrik eman zituen, arrakasta handiarekin.

 

Proiektu honetarako Julia Morandeirak idatzitako textua irakurtzeko egin klikatu hemen