Un océano muy frío

Work in progress 2018 –

 

Desertu gorria, non dinosauro fosilak aurkitu ahal zenituen. Hiriguneko cheesecake-en tokia, non lekua bilatzen zizuten bitartean kristalezko poto batetik txokolatezko pipitadun gailetatxoak hartu ahal zenituen. Etxeko lorategia, sekulako tamainakoa. Frutak eta loreak biltzea eta auzokoei eramatea, edo zure atearen aurrean postu bat jartzea eta itsulapiko bat jartzea, “2 flowers, 50p” dioena, eta jendeak zintzo-zintzo ordaintzea. Lurrikaren aurkako protokoloak. Aluminioaren koloreko manta termikoak. Hartzak. Mendiak. Oreinak errepidean. Autoan lo egitea. Brunch-a. Totemak eta baleak. Errege Magoak ez dira existitzen. Offspring. Britney Spears. Polaroid argazki-kamerak. Sekulako tamaina duten algak. Ozeano hotz-hotz bat.