Surrounded

Argazkiz osatutako egunkaria da, Londres hiriarekin izan nuen topaketa kontatzen duena. Hiri hartan nire bizitzako bi unetan bizi izan nintzen lehenago ere, eta hiri hartara nolabaiteko atzerriratze sentsazio batekin itzultzen nintzen beti. Beharbada, adina zela-eta, sasoi hartan aldaketa asko gertatu zirelako, eta Londres hiria ere bere aldetik azalberritzen ari delako beti.

Argazkietan, batik bat, bizi nintzen lekuetako natura hilak agertzen dira, eta han egon nintzen hilabeteetan iragankorki (agian gau batean) edo modu jarraituan harremanetan egoten ziren pertsonen erretratuak ere  bai.

Proiektu hau bi motatako paperean –bata matea eta bestea satinatua, A1 edo A2 neurrian– inprimatutako posterren (20 aleko argitalpena) bilduma batek osatzen du.