Mein herz brennt: 13 variations through failure

Lan hau 13 partitura-liburuk osatzen dute: Alemaniako Rammstein bandaren  Mein Herz Brennt izenburuko kantaren bariazioak dira. Liburuek hainbat luzera daukate, gutxienez 2 orrialde eta gehienez 40, eta denbora aldetik interpretatzeko jarraibideak jasotzen dira, gutxienez 3 minutu eta gehienez 48 minutuz.

2014ko uztailean, kanta hori loopean entzuten denboraldi bat eman ondoren, pianoan jotzeari ekin behar niola erabaki nuen. Nik musika ikasi nuen, baina ez pianoa; dena dela, partitura nola edo hala irakurtzeko gai nintzen. Niretzat prozesua zen interesgarriagoa, emaitza baino, eta ezaguna nuen arren erabat ondo erabiltzen ez nekien tresna batekin lan egitearen sentsazioa atsegin izan nuen.

Arau bat jarri nion neure buruari: benetan gogoak ematen zidanean entseatzea, eta gogoak ematen zidan denboran. Niretzat hori oso garrantzitsua zen; izan ere, Kontserbatorioan nengoenean musikara beti oso modu diziplinatuan hurbildu nintzen. Entsegu guztiak mp3 formatuko adioetan grabatu nituen.

Musika jotzen nuen bitartean, askotan okertu egiten nintzen eta minutuak eta minutuak ematen nituen nota zortzidun baten aldaketa entseatzen, soinu horiek hipnotizaturik. Erreferentzia gisa nuen partituraren erreprodukzio zehatza ez zen arren, niri iruditzen zitzaidan soinu berezia zeukala, berriro ere interpretatzeko modukoa zela, ez zela hutsegitea, edo porrot gisa ulertu ezin zen hutsegitea zela. 13 partitura horiek 2014ko uztailetik urrira egin nituen entseguen (eta hutsegiteen) transkripzio literala dira.